Serafin Ruiz Sagasti

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1923-2011)

Biografia

1923an jaio zen Gernikako Frantseskalen (gaur egun Azokakale). Ama Ibarruriko (Muxika) Etxandikoa zuen eta aita Getxotik Gernikara gaztetan etorritakoa. Bere aitak denda zuen Frantseskalen, "Pepena" izenez ezaguna, eta Serafin 8 urtegaz hasi zen egunkariak saltzen kalerik kale eta etxerik etxe aitari laguntzen. Bonbardaketan etxe barik gelditu ziren eta Bilbora eta handik Arboledara joan zen Ibarruriko izekoarengana joan arte; bere etxekoak Gernikan geratu ziren. Ibarrurin bertan egon zen nazionalak sartu zirenean. Bertako osaba bat militarrek hartu eta Oizpen fusilatu zuten. Bideak zabaldu zituztenean herrira bueltatu zen eta sindikatuetako etxe bat egokitu arte, beste familia batzuen etxeetan bizi izan ziren; kalean bizi izanda gosea pasatu zutela dio. Umetan goizez Pasealekuko eskoletan eta gauez don Juan Ansotegiren klase partikularretara joan zen. Gerra ostean, mutil batzuk karmeldarren ikastetxera joan ziren. 14 urterekin lanean hasi zen. Ezkondu ostean Alhondiga kalera joan zen bizitzera. Ibarruriko zein Gernikako kontu asko gogoratzen ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-036 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Frantzeskale izenaren jatorria Bideoaren ikonoa
2 Frantzeskaleko dendak Bideoaren ikonoa
3 Pepena dendakoak Bideoaren ikonoa
4 Umetan egunkariak saltzen Bideoaren ikonoa
5 Gernikatik ihesi eta osaba Ibarrurin fusilatua Bideoaren ikonoa
6 Ibarruriko frontea Bideoaren ikonoa
7 Frontea Ibarrurin hilabetez Bideoaren ikonoa
8 Partikularretan Don Juan Ansotegirekin Bideoaren ikonoa
9 Pasealekuko eskola eta irakasleak Bideoaren ikonoa
10 Ostiak egiten Bideoaren ikonoa
11 Gerraostean irakasleak kalera Bideoaren ikonoa
12 Umetako jolasak eta bainuak Bideoaren ikonoa
13 Apostuak Bideoaren ikonoa
14 Udaletxe azpiko babeslekua Bideoaren ikonoa
15 Gernika erreta, Bilbora Bideoaren ikonoa
16 Besteen etxeetan bizitzen Bideoaren ikonoa
17 Errazionamendua Bideoaren ikonoa
18 Presoak Gernika berreraikitzen Bideoaren ikonoa
19 Ardoa tabernan erosten zen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia