Edurne Bengoa Clemencot
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1931-2015)
Biografia
Erdikokalean jaio zen, Boyra botika dagoen lekuan bertan. Ama gernikarra zuen eta aita Otxandiokoa; zazpi neba-arreba izan ziren. Umetan karmeldarren ikastetxean ibili zen, baina lehenengo jaunartzea egin aurretik utzi zuen eskola eta etxe ezberdinetan hasi zen lanean gazte-gaztetatik. Bonbardaketan Andra Mariko elizan babestu zen. Etxe barik gelditu zirenez, alde batetik bestera ibili ziren Goienkalera joan arte bizitzera: Santander, Kortezubi, Txorraburu auzoan... Tarte horretan aita kartzelan izan zuen. Andaluziako senarra izan zuen hiru seme-alabaren ama honek.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-074 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute