Claudio Zabala Kaltzada

Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1922-2013)

Biografia

<body><p><p>1922an jaio zen Lurgorriko <a href="http://www.gernika-lumo-euskaraz.com/toponimia/fitxak/sagastietxe">Sagastietxebarri baserrian, "Alargunena" bezala ezaguna dena, errepidearen eta trenbidearen artekoa. Ama Muruetan jaioa izan arren, Lurgorrin hazia zen; eta, aita Kortezubin jaioa baina <a href="http://www.gernika-lumo-euskaraz.com/toponimia/fitxak/madalenoste-maloste">Malosten hazia. Zortzi neba-arreba izan ziren. Eskolara karmeldarretara joan zen eta gero,"Kojo"aren klase partikularretara joan zen. Bonbardaketaren ostean gurasoekin eta anaiarekin etxean geratu zen, eta etxeko gainerakoak Basaurira joan ziren. 14 urte egin aurretik, "<a href="http://www.gernika-lumo-euskaraz.com/toponimia/fitxak/gernikako-tailerrak-ak">Talleres Gernika"n hasi zen beharrean bonben piezak kargatzen; gerra ostean, berriro bertara bueltatu zen lanera. Lan hori utzi eta gero, kamioi-gidari legez hasi zen jubilatu arte: Pako Gomezekin hasi zen gerrako kamioi italiarrekin Pegasoarekin baino lehenago; gero, "Aprovechamientos siderúrgicos"en; eta, azkenik, bere kabuz. Gaztetan sasoi batean, Gernikako bandako kide izan zen, tronpeta-jotzailea hain zuzen ere. Segunda Olaetaren antzerkiren batean ere parte hartu zuen tarteka. 32 urtegaz Muxikako Okako Pagoeta baserriko alabarekin ezkondu eta bertara joan zen bizitzera.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-028 2010 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-051 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lurgorritik Gernikara beti oinez Bideoaren ikonoa
2 Saraspera jateko bila Bideoaren ikonoa
3 Asturiarrek nahi zutena egiten zuten Bideoaren ikonoa
4 Bonbardaketan, baba artean ezkutatuta Bideoaren ikonoa
5 Trenak alde egitea lortu zuenekoa Bideoaren ikonoa
6 Bizkargira gorpuak batzera Bideoaren ikonoa
7 Garretan eta ketan denbora luzean Bideoaren ikonoa
8 Gurdiak, astoak eta astalekuak Bideoaren ikonoa
9 Neba-arreben bila Basaurira astoz Bideoaren ikonoa
10 Neba-arreba denak beharrera Bideoaren ikonoa
11 Kamioi-gidari urte luzez Bideoaren ikonoa
12 Pasealekuko erromeria eta antzerkiak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia