Errenteria (Gipuzkoa)

Gerrako erabakien ondorioak

Gerrako erabakien ondorioak <p>Aitaren anaia bat ere Bilbora joan zen harekin, baina gero Frantziara ihes egitea erabaki zuen. Gerra ostean, ordea, erabaki hark ondorio latzak ekarri zizkion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-023-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitaren anaia bat ere Bilbora joan zen harekin, baina gero Frantziara ihes egitea erabaki zuen. Gerra ostean, ordea, erabaki hark ondorio latzak ekarri zizkion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Anai bat, berarekin Bilbora junda, Bilbon erabaki zun Frantzira joatea. Zergatik? Ba, bera zen “Funcionario de la Audiencia Provincial de Justicia”. Funtzionarioa. Eta, klaro, Bilbon Euskal Gobernuan segittun sartu zan republikano bezela. Nola esango dugu? “En el cuerpo oficial”, eta soldatakin. Eta gero, Bilbo erortzekoan, esan zuan “Nik nahiago dut Frantzira pasa, Frantzitik Bartzelonara jun; Bartzelonan republika dao. Oaindik beste bi urte eta erdi iraungo du republikak”, eta han berriro funtzionario bihurtu zen. Eta gehien harrek ordaindu behar izandu zun gero hori egiña. Zegatik, gero gerra bukatu eta berriro Frantziatik urtebete “campo de concentración”en pasatu eta Donostira etorri zanian, pentsa —San Martingo jauregiyan, hor zegoen, badakizu, zea, tribunala—, langilleak eta zuzendari zegoenak onartu, ondo onartu zuen, baiñan Madritik handik urte batera etorri zan “la expulsión del cuerpo”. Eta bost umen aitta geldittu zan zerua goian ta lurra behian. Eta gure aitta, berriz, “empresa privada”, bueno, bankuan, ba, bi urteko zigorra. Eta, klaro, gure aitta… Eta beste koiñadu bat Errenterikoa ere Frantzin bizi izandu zan. Ba, alemanak 41ean sartu ziren eta… bueno, beste lau-bost urte koiñadu batek egin zittuen. Eta, bai, karo, arazo hori familiko arazoa zen, ezta? Gu umetan Donostira juten giñanean izebanea beti, ba, osaba falta zala, osaba falta zala, oaindik Frantzin zegolako. Eta etorri zanean eta nik gauza hoiek ondo gogoratzen dittut. Eta gero, hil zan artean bizi izan zan funtzionario izatea galduta. Ba handik…
- Ez zun berreskuratu.
- Ez, ez zun berreskuratu. Gero, Franco hil ta gero, bere alarguna iya ehun urtekin hil danak berreskuratu dittu berari, alargun bezela, urte guzi hoietan tokatzen zitzaizkionak. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia