Errenteria (Gipuzkoa)

Errepublika garaiko alkateari gerra ostean emandako babesa

Errepublika garaiko alkateari gerra ostean emandako babesa <p>Errenterian errepublikak iraun zuen bost urteetan Paulino Garcia errepublikanoa izan zen alkate. Denbora batez kanpoan egon bazen ere, laster itzuli zen herrira eta bere jostundegiarekin jarraitu zuen normal-normal. Garciak babes handia izan zuen herrian gerra ostean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-023-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errenterian errepublikak iraun zuen bost urteetan Paulino Garcia errepublikanoa izan zen alkate. Denbora batez kanpoan egon bazen ere, laster itzuli zen herrira eta bere jostundegiarekin jarraitu zuen normal-normal. Garciak babes handia izan zuen herrian gerra ostean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze hemen karlistak zeuden, “Centro Republicano” ere bazegon…
- Bueno, bai, republikanoak… Bueno, Republika… […] gauzik iñok esplikatu ezin duana da nola Republika guztiko urteetan alkate republikanoa izan eta ezer pasatu ez izana horri. Eta nik ez dakit gerra-ondoren zenbat denbora egondu zan kanpoan, baiñan gero etorrita´re bere sastreriya zeukan calle Biteri kalean. Calle Biteri kalean, Garcia.
- Zenek?
- Alkatea izandu zanak Republika garaian. Osea, bost… Osea... Bueno, alkate republikanoa zergatik? Ba, nazionalistak eta karlistak konpondu eziñean, nazionalistak nahiago izandu zuen alkate republikanoa. Eta egondu zan Garcia. Eta gizon horretaz ze gutxi [esan...]. Eta gero, gaiñera, hori nik umetan… gu umek giñaneako ya Errenteria itzulia zen, eta iñork —nik beti galdetu izandu dut— iñork ba al daki zer babes haundi izandu zuan Paulino Garciak? Oso gizon jatorra, e. Paulino Garciak ze babes izandu zuan gerra ostean Errenterian! Nik uste, hain azkar etorri, ta berriro bere sastreria, calle Biterin zeukana, bere langille eta bere…
- Martxan segitu zun?
- Bere negozioakin ta bere seme-alabak eta danak ondo atera zirenak eta. Paulino Garciak noren babesa izandu zuan karlisten munduan? Baiño norbaittek, dudarik gabe, babestu zun Paulino Garcia. E? Zegatik ez zan edozer gauza, e? Alkate, bost urteetan bera izandu zen alkate.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia