Manuel Aldaraborda Etxabide

Errenteria (Gipuzkoa) (1928)

Biografia

Errenteria-Oreretako Miguel Zabaleta kalean jaio zen Manuel. Hiru senidetan bigarrena zen. Aita Irungoa zuen eta ama berriz Etxalarkoa. Aitak Errenteriako alanbre-fabrikan egiten zuen lan. 1939an soldaduen kamioi batek jo zuen Lezorako bidean eta bertan hil zen, Manuelek hamar urte besterik ez zituela. Ama lanean hasi zen orduan Esmalterian. Manuel Biteri eskola publikoan ibili zen hamalau urte bete arte Don Pedro Indaberea apaizarekin. Hamalau urterekin lanean hasi eta lantegi asko ezagutu izan ditu: Yeregi-Billanueban moldeak egiten, Mapip izenekoan makinak egiten, Niessenen mekaniko eta Sabino Olaskoagaren lantegian mekaniko. Gero, 1963an, beste batzuekin batera Tajo Kooperatiba sortu zuen; bertan aritu zen erretiroa hartu arte. Mekaniko-doitzaile izan da. Betitik izan da oso kirolzalea: gaztetan futbolean aritzen zen eta gerora beti izan du mendizaletasun handia. Herriko Urdaburu Mendizale Elkarteko kide izan da. Bixen Trojaola Errenteriarrarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Beti bizi izan dira Agustinak auzoan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-032 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita armadaren kamioi batek jota hil zen Bideoaren ikonoa
2 Alpargata-fabrikan lanean Bideoaren ikonoa
3 Umetako jolasak Bideoaren ikonoa
4 Umeak helduen gerrako portaera imitatzen Bideoaren ikonoa
5 Ama esmalte-fabrikan lanean Bideoaren ikonoa
6 Don Pedro Indaberearen zigorrak Bideoaren ikonoa
7 Errekan arrainak harrapatzen Bideoaren ikonoa
8 Eskolako hamaiketakoa Bideoaren ikonoa
9 Futbolean jokatzeko zaletasuna Bideoaren ikonoa
10 Taldeen arteko ika-mikak eta arbitroen erantzukizuna Bideoaren ikonoa
11 Futboleko jokalariak lehen Bideoaren ikonoa
12 "Gutxiago bidaiatu eta egunkari gehiago irakurri" Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia