Eskolan erdararekin arazoak<p>Eskolan ez zuen futbolean jolasten, erdaraz hitz egiten ez zekielako. Berak pilotan edo amuarrainak harrapatzen jolasten zuen. Euskaraz egiten zuenari eraztuna jartzen zioten. Ostegun arratsaldea hartzen zuten jai eskolan, baina larunbat goizean eskolara joaten ziren. Maisua donostiar erdaldun bat izan zuten.</p>