Mahai-ingurua Bergaran 2

Bergara (Gipuzkoa)

Biografia

Bergarako Goiauzo auzoko Donato Ibarguren (1920), Basalgo auzoko Bittor Aperribai (1923), San Lorentzoko Markos Labaien (1934) eta Oñatiko Zubillaga auzotik aspaldi Bergarara joandako Julian Aiastui (1923) elkartu ziren mahai inguru honetan, Julianek 88 urte betetzen zituen egunean bertan. Gaztetako erromerietan kaletar eta baserritarren arteko ‘kategoria’ ezberdintasunak; Toki Alaiko erromeriak (gerra aurrekoak eta ostekoak); Oñatin Araotz auzoko jaietan bertako mutilak nola agurtzen zituzten harrika beste auzoetakoek, eta nola ikusten ziren Intxortako bonbardaketak Zubillagatik; gaixotasun eta erredurentzako erremedioak; konjuru, su eta ur bedeinkatuak; norbait hiltzen zenean, hildakoen senideekiko elizaren gehiegikeriak; Ameriketan egondako bergarar askoren istorioak, eta beste mila gaiez jardun ziren giro alaian gure tertulianoak. Ezkerretik eskuinera: Donato, Markos, Julian eta Bittor.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-310 2011 Euskal Herriko Ahotsak
BER-311 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Julianen gaztetako ibilerak Bideoaren ikonoa
2 Erromeriaz erromeria, neskatan Bideoaren ikonoa
3 Baserritarrak, neskatan traketsago Bideoaren ikonoa
4 18 urte arte auzoan bueltaka Bideoaren ikonoa
5 Baserritarrak Toki-Alaira dantzara Bideoaren ikonoa
6 Toki-Alaiko erromeriak, gerra aurretik ere bai Bideoaren ikonoa
7 Kanpoko mutilei harrika, Araotzen Bideoaren ikonoa
8 Julian, 51 urtean fabrikan lanean Bideoaren ikonoa
9 Esne "bedeinkatua" saltzen, Oñatin Bideoaren ikonoa
10 Gerra sasoian, Julian Oñatin zegoen Bideoaren ikonoa
11 Intxortako bonbardaketa ikustera Bideoaren ikonoa
12 Julianen ibilerak Araotzen Bideoaren ikonoa
13 Ukendua etxean izaten zuten Bideoaren ikonoa
14 Zaintiratuentzat eta erretuentzat erremedioak Bideoaren ikonoa
15 Haginetako minarentzat eta flemoientzat erremedioak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia