Nikolas Gardoki Mazmela

Aramaio (Araba) (1938)

Biografia

Eguzkierripako Arana baserrian jaio zen. Aita auzo bereko Ametzua baserrikoa zen, eta ama Untzilla auzoko Antxikokoa (gaur desagertua). Sei seme-alaba izan zituzten. Zortzi urterekin hasi zen baiñuetxeko eskolan. Hamabi urte arte, eskolako lanik handiena udaletxerako eta okindegirako egurra txikitzea izan zuen. Gero, hamalau urte arte don Joakin maisuarekin ikasi zuen eskola apur bat. Umetan hasi zen solfeoa ikasten. Soinua jotzen ikasi zuen, Felix Ugalderekin lehenengo, eta Angiozarko itsuarekin geroago. Hamazortzi urterekin ekin zion Aramaioko plazako erromeria alaitzen bere soinuarekin. Harrezkero, hainbat herriko eta auzoko jaietan edota ezkontzatan jo izan du soinua, bizi guztian zehar. Hamalau urterekin Arrasateko Zerrajera lantegian hasi zen lanean eta bertan hartu zuen erretiroa. Barajuen auzoko Arratabe (Artabe) baserriko Rosario Errastirekin ezkondu eta hiru seme-alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARA-065 2009 Aramaioko ipuinak eta kondairak
ARA-066 2009 Aramaioko ipuinak eta kondairak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Mutikotan umezurtz Bideoaren ikonoa
2 Eskolan, baserritarrak atzeratuta Bideoaren ikonoa
3 Galdutako denbora berreskuratzen Bideoaren ikonoa
4 Eskola garaia eta gero, baserrira Bideoaren ikonoa
5 Amonaren altzoan Bideoaren ikonoa
6 Ogi ona saldu eta txarra jan Bideoaren ikonoa
7 Kantuan nola hasi zen Bideoaren ikonoa
8 Arrasaten, lanean eta solfeoa ikasten Bideoaren ikonoa
9 'Angiozarko itsua' irakasle Bideoaren ikonoa
10 Soinua jotzen, arbola azpian Bideoaren ikonoa
11 Lehenengo ezkontza soinua jotzen Bideoaren ikonoa
12 Eliza aurrean jotzeko debekua Bideoaren ikonoa
13 Soinu-jotzailearen soldata Bideoaren ikonoa
14 Nola hasi zen herriz herri Bideoaren ikonoa
15 Behizain, beti kantuan Bideoaren ikonoa
16 Soldadutzan, Vesparekin erosketak egiten Bideoaren ikonoa
17 Militarrez jantzita, soinua jotzen Bideoaren ikonoa
18 Trenean, gasolinarekin Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia