Kanpandorreak su hartu zuenekoa

Kanpandorreak su hartu zueneko kontuak. Oinaztuekin (oinaztarriak) basoak ere erre izan dira.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Arin Kortabarria, Angeles; Larrañaga Enekotegi, Martina; Lezeta Unzueta, Jose Luis
Herria: Antzuola (Gipuzkoa)
Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
Elkarrizketatzailea(k): Marijo Deogracias
Data: 1998(e)ko urtarrilaren 14a
Iraupena: 0:03:10
Erref: ANT-029/004
Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao

Transkripzioa

- Eta akordatzen za justo haura entzun ziñuenian edo ikusi ziñuenian apaizak zeoze esan zeban?
- Keba.
- Edo zuek, baten bati zeoze erten jakon barrutik.
- Instantaneo izan zan baiña. Ba zarata bat, geuk pe ez zekigun, badakizu, sustautakuan txilixua edo zeoze eitten danian, ba guk pentsau giñuan ba hobiao izango zala "Acción Católicara" jutia tokau jakun guri, kanpora urtetzia baiño hara barrura, bestiak zela han zeren ba igual ba haura akordauko jakon abadiai be, hara juatia, eta bestiak ba handik bestaldera elizara etortzia.
- Eta handik be ikusi ein zeben, "Acción Católicatik".
- Igual-igual, hori danetik ikusi leike. Kristala zeon tokixan ba atzekaldian gar baten moduan zela izen zan ba handik argixa. Pararraiosa gaiñera haren alderdira zeon.
- Pararraiosa?
- Pararraiosa, pararraios. Funtzionau zeban o ez zeban, ba hara zeuan.
- Pararraiosak ez dau ba, se supone "raiuak paratzeko" ez dago ba?
- Baiña puxkan bat jodiduta badago, segun.
- Pentsatzen jata hain rarua...
- Pararraios esaten da ba, oiñeztarrixa hartzen dau eta haura subterraneuan egon bihe dau, goittik behera kable bat edo "lo que sea", lurpera sartzen da, eta lurpera sartzen danian ba "ya está". Baiña han etorri bihar dau. Baiña izen bazan momentu bat ba harek ez zebana hartu edo "lo que sea" ba, momentu bat pasauko zeban kanpantorre barrutikan hain bixkor eitten dabe horrek, oiñeztarrixak, eta gero sartu eta behera jungo zan igual.
- Eske graziosua da...
- Eta gero eskola aurrian, elizian hemetikaldian han mutikon bat jausi edo ein zala esaten zeben; guk ez giñuan ikusi, sustuakin be igual, ezta. Baiña ezer ez zan pasau.
- Eta beste iñun ez zeban jo beste oiñeztarrin batek-edo?
- Ez. Oiñeztarrixak hemen mordua izengo zien baiña harek beste nunbaitten jausiko zien, beste nunbaitten sartuko die eta kitto.
- Eta gerora entzun da oiñeztarrin batekin zeoze erre danik Antzuolan hola...
- Bueno, segun, erre, basuak eta bai. Basuai emon izan jao sua. Igual [...] joten dau, eta zorua sekua baldin badao, arbola baten sartzen da eta igual behian sua lagatzen dau. Eta gero ia handik sua sartzen da. Hori bai, hori ikusi izen da.
- Noiz eta akordatzen za?
- Hori ez da sarri eitten. Zuk basotan eta leku askotan piñuak igartuta ikusiko dittuzu. Harek oiñeztarrixak igartu dittu. Igual oiñeztarrixa sartzen da eta arboliai eitten jao bi'e bai edo hiru eta juten da ba barruan behera. Eta gero arbola haura sekau eitten da. Harek laga jaon zerakin, harek laga daben enfermedadiakin ba kitto haura sekau itten da. Eta bixkor gaiñera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia