Haurtzaroa gerra garaian

Umetako jolasak gerra sasoian. Pelayotan. Desfileak egiten ziren hiri handiak hartzen zituzten bakoitzean. Maristak, Francoren aldekoak. Apirilaren 1ean, kanta aberkoiak abesten zituzten. Gerra osteko egoera. Umeak formatuta joan behar bezperetara, meza nagusira...

Transkripzioa

- Gero "pelaiotan"-ta, desfiletan-ta hortara ibilitta gare gu gerratian.
- Pelaiotan?
- Klaro, honek pelaiuak zer dian be ez jakixek!
- Ez.
- Honek ez jakik zer dan. Formación Nacional Sindicalista edo izaten zuan?
- [...]
- Ez orduan bakarrik, e? Hori zan gerra-denporan, gerria akabau arte. Gero han ya... "Pelaiua" zan hamen gerran ibili zian, hamen nortian [...] Espaiña danian egongo zian reketiak esaten jakona. Ta horrek zian "los embriones de requetés" edo... Umiak. Umiak gero rekete eingo zianak.
- Gazterixia edo "juventud de requetés" edo...
- Bai. Baiña rama horrenak, e! Zeatik harek jantzixa be, haren iguala erabiltzen zeben: kaki jantzixa, txapel gorrixa ta beste... korreak edo zera haren igual-iguala. Ta horrek zian gero, ba, herriko edadian sartzen zien ume danak, ba, Antiguan-ta ein zerak, ensaiuak, eta...
- Egurrezko eskupetak.
- ...Bai, egurrezko fusillakin. Fusilla, fusillan modukua.
- Eta gero desfilia eitten ziñuen?
- Hori zan gerra... Bai. Ta desfilia [izeten] zan --bueno, hemen, behintzat; gero, azkenaldera, gehixao--, hamen ziudade haundixak hartzen zianian, mezia-ta egoten zan, ta gero mezetara juaten zan formauta, desfilian, horrek "pelaiuak" esaten jakon horrek. Ta gero, erten ta buelta bat eitten zan kalerik kale. Hori zan, horrek gerriak iraun zeban denporan zertu zan.
- Ta hamen kornetak [egon] zittuan, baiña!
- Bai, bai, bai. Kornetak eta tanborrak! Lau korneta eta lau tanbor.
- Gero herri haundin bat hartzen zebenian zaragixa ez zan egoten?
- Zaragixa. Zeran ostian, desfilian ostian, zaragixa aiuntamentuan.
- Zaragixa?
- Zaragi ardaua! Zaragi ardaua! Gero ardaua etara handik basotara ta haura hustu arte...
- Haura hustu arte?
- Baiña, gero, guk honek holako... Enrike ondo akordauko haiz. Maistruak zera, hor... gehixenak [bazian] kastillanuak edo. Ta horrek zian, ba, horrek Francon aldeko amorratuak zian danak. Ez dakit nik nundik zeuken hori, baiña... Ta sekulako zerak. Ez [zate] akordatzen? Kantuak eta honek...
- A! Maristak?
- Bai. Gero ipini zuan...
- "Cara al sol" eta...
- Ez, ez, "Cara al sol" baiño gehixao. Gero honek [puskat]...
- [...]
- Horrek ipini zeben, abrilan lehelengo eguna zan "el día de la victoria". Orduan akabau zan gerria, ta zelebratzen zan "como día de la victoria". Ta, gero, nik ez dakit, ba, zeatik ipini zotsen "día de la canción" egun horri. Orduan, umiak --honek, lehen esan doten maistro honek, behintzat--, umiak-eta preparatzen zittuen kantu patriotiko edo zerekin. Ta gu, behintzat, akordatzen naiz pare bat urtian kalian ibili giñala. Mezetara juan formauta, zerian mezia entzun...
- "Primero de abril".
- "Primero de abril", horixe, ba. Gero "día de la canción" ipini jakon izena. Gero aiuntamentu aurrian han kantu batzuk ein, ta gero atzera berriz kantuan desfilauaz, ba, holan etortzen giñan hona, eta hemen, hemen nola aktuau giñuan be akordatzen naiz ni! Hemen "marista txikixa" dana. "Marista txikixa" esaten jakon maristatarako formatzen zebitzen hemen bizi zien ume horrek. Horrek hamabittik hamalau bat urtera edo. Hau dana horrekin beteta. Ta guk hor ikesittako kantu horrek nola kantau giñutzen hor.
- Pentsau, patixuan desfilatzen [giñuan], e!
- Desfilau [...]. Bai, bai.
- Handik etorritta...
- Handikaldera etorritta, handikaldera patixora etorritta.
- Lehelengo aldiz [regaliza] orduaintxe [aprobau] giñuan. Gero [danei regaliza].
- Bai, [gero premixua] ta gustora.
- Gustora zuek, onbre...!
- Formauta elizara be [juaten giñan] gu, e!
- E?
- Formauta elizara be ta bezperetara be.
- Bezperetara, bai, bai, bai.
- Konfesatzera be bai.
- Epoka haretan.
- Gerra-denpora... Gerriak iraun zeben bittartian behintzet...
- Bai, gu gerra-denporan... Bueno, gerra-denporan ez zan egon. Gerra-ostekuak giñan gu, eta horrek esan dabena: goizian mezetara, hamarretako mezetara --meza nausixa esaten jakon-- hemendik formauta juan. Atzera formau ta hona etorri. Eta epoka bat bezperetara be bai. Atsaldien bezperak egoten zien, ordubeteko elizkizun bat edo. Bezperak kantau ta gero erresarixua. Hamendik harutz formauta. Ta gero haura ya atsaldian oso gutxi... Atsaldian, handik gero libre lagatzen juen, ez? Oin, lehelengotan, formauta atzera etorriko giñuztan bezperetatik, baiña, bestela, atsaldian...
- [Formauta etorri?]
- Ez jakixat. Ez juat uste...
- [...] zuan. [Jun bai mezetara...] biher izeten zuan [...]. Gero, [...] etorri ta notak-eta egoten zittuan.
- Hori! Bai, bai, bai. Notak partitzia; astero notia. [...] ze resultau euki ziñuan aste haretan. Erun biher ziñuan etxera, ta gurasuak, han ipintzen zeban, alde batetik profesorian firmia, ta gero beste aldien gurasuen firmia.
- Astero-astero hori, e?
- Astero-astero, bai. Horrek esan dabena: handik formauta etorri, nota horrek hartu eta etxera. Astero-astero.
- Beittu zelako zera eukitzen giñuan, oin, joe, esamiñak ein bihar dia, bestia juniuan ta zera ta... Orduan eukitzen giñuan eskolan bakutxak bere kontrarixua konparatzeko harekin.
- [Emulua].
- [Emulua] esaten gontsan.
- Notetan etortzen zan gero, etxera bialtzen zanian, "vencido" o "vendedor", emuluakin konparaziñua eindda. Bestiak, aber, bere horrek, konparatzeko ipinittako harek berorri irabazi dotsan ala berorrek hari irabazi dotsan.
- Haura nola izeten zuan? Bere maillan zebillenari ala zelan?
- A! Bere maillan [...]...
- [...]
- Bai, bai, bai.
- Alkarri galderak.
- Gero batallak.
- Horrek batallak...
- Holaxe, ointxe bezela, genden bezela, ta honen kontrarixua ni, konparaziño batera. Ba, nik eitten banotsan honi galdera bat, horrek erantzun ein bihar zostan. Eta bestekaldera berdin horrek be. Horrek be iguala.
- Erantzuten ez bazeban, kalera. Kalera esaten jako, ba, bere jarlekura. Honek, ba, jartzen zan erdixe alderdi baten ta beste erdixe beste aldian. Eskolan alde batetik bestera. Ta "da!" hari bihetzakin edo izena edo esaten zan ta, benga, galderia edo honek be bai, multiplikaziñuak eta.
- Kontuak eta...
- Bai, ta zerak eta, berbuak! Berbuak? Jo, orduan guk berbuak...
- Bai, majo ikasiko ziñuzten, bai!
- Eske, fallatzen baziñuan kalera [...].
- Ya, ya, horreatik! Eskola erdixan hola...
- Akordatzen zian berbo danak eta eren zer danetan.
- Ta hori, hau esaten gabizenau, gure denporan, lehen esan doun urtian azkenengo jaialdi horretan, gure parian ez zan tokau. Gu baiño zaharrauak, gure anaiak-eta, han, herri guztian aurrian ipintzen zittuen: batzuk alde baten ta bestiak bestian. Han faten zien "taka-taka-taka". Ta herri guztia begira.
- Biheko ikesi bai, biheko ikesi! Bestela...
- Ikesi?
- Han nerbixoik eta ez zeban balioko. "Ez naiz akordatzen" ta...
- Ez, han ohittuta [hara]. Bueno, harek... bai, inponiduko zotsan publikuak. Ez dakit hori, baiña hori eitten ohittuta bai, zeatik geuk be asko eitten giñuan ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia