Antzuola (Gipuzkoa)

Artaldeen inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inguruko mendietan ardi gehiegi ibiltzen ziren. Bildotsa, oraingo aldean, beranduago jaiotzen zen. Ardiek asko sufritzen zuten. Bildotsak nola hazten zituzten. Batzuk saldu egiten ziren, beste batzuk artalderako lagatzen ziren, "urruxak".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bai, ba, gaztaiak eitten giñutzen... orduan, bildotsak, Gabonetarako bildotsik ez giñuan eukitzen, zeatik uda txarra pasatzen zeben mendixan ardixak. Hemen, mendi hontan, hau, Gorla-mendi, Itsu-mendi, Elusu mendi hau, ardi gehixei ibiltzen zan. Udaberrirako egongo zan, baiña gose egoten zan terrenua. Gose. Eta uda antzekuak pixkat jotakuan, janik ez zan egoten, eta ardixak sufridu eitten zeban asko. Eta bildotsa etortzen zan oingo aldien berandu. Oin ondo kaso eitten jate, ta oin Gabonetarako igual bildotsak saltzeko dare ta urtian bi aldiz igual eitten dittue bildotsak. Baiña orduan ez zan holako [konturik]. Orduan gauza asko bai, baiña danak ezin ondo eruan. Eta, hala, bildotsok etortzen zian, ba, febrero... hor izeten zien bildotsak. Enero azken, febrero, hor izeten zien. Eta bildotsak, bai, aguro hazten giñutzen. Preso ipintzen giñutzen bildotsak, eta dana gauza sanotik, e! Artiriña emoten jaten. Zeatik bildotsa ez da geldi egoten tokixan, nahiz ta illunpian egon, [paretako morterua] jaten ez badabe, [...] zian. Eta hori ebitatziagaittik ipintzen gontsen arto-iriña, askan; beren askatxotan, arto-iriña. Eta arto-irin... haura jaten eben han, tokixan, preso zeren tokittan. Eta gero amen esniakin bildotsak hogei bat egunian, baiña demaseko bildots edarrak eitten zien. Eta kalidade onetaiko okelia izeten zan haura. Hala, hogei bat egun edo hogeta bost, dana dala, bildots horrek saldu. Lagatzen ziran bakar-bakarrik, aurrerako artaldia mantentzeko, ba, zortzi bat-edo, urruxak esaten jakonak lagatzen zien. Eta, hala, geiñetikua saldu edo jaztia, ardixak jaztia. Ta ardi-jaztia izeten zan hemen, ba, San Josetan hasten bagiñan, San Josetan hasten bagiñan, hortxe... San Pedro ingurura arte. Bai. San Martzialetan gatzatua urtero jaten zan. Bai. San Pedro partera izeten zan jaztiori, eta orduantxe gaztaiak eitten zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia