Arsenio Irazabalbeitia Araiztegi

Antzuola (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Galartza auzoko Elorriaga baserrian jaio zen, lau anai-arrebatatik hirugarrena. Ama auzoko Gorrizandia baserrikoa zuen, eta aita, berriz, Elgetakoa. Uzarraga auzoko eskolan hasi zen sei urterekin. Joxe Mari Agirre bertako maisua, sakristaua eta ile-apaintzailea ere bazen, eta emazte sukaldariarekin batera taberna-jatetxea kudeatzen zuten auzoan. Arseniok eskola partikularrak jaso zituen Bergaran 11 urterekin, eta, geroago, Antzuolan ere ikasi zuen. Etxeko eta basoko lanetan jardun zuen urteetan. Auzotar batzuen artean esne-behi granja bat jarri zuten, baina behiok gaixotu zirenean utzi zion granjari. Orduan, “Movillas” ehun eta tindategi lantegian hasi zen lanean; handik Oregi tenplaketa lantegira joan zen, eta “Impreci” kooperatiban bukatu zituen bere lan jardunak, jubilatu zenean. Amaren jaiotetxean bizi ziren hiru anai-arreba ezkongabeei laguntzera joan zen Gorrizandia baserrira, eta, azkenean, bertara ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANT-084 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ANT-085 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ANT-118 2004 Antzuolako toponimia

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Galartza auzoa Bideoaren ikonoa
2 Uzarragako eskola eta maisua Bideoaren ikonoa
3 Uzarragako taberna Bideoaren ikonoa
4 Uzarragako eskola eta Bergarako eskola partikularrak Bideoaren ikonoa
5 Eskola kontuak Bideoaren ikonoa
6 Anaiak tuberkulosia harrapatu Bideoaren ikonoa
7 Abereak eta soroak Bideoaren ikonoa
8 Garo-sailak Bideoaren ikonoa
9 Belar-batzera Araotzera Bideoaren ikonoa
10 Matxakea, auzoko sei baserrirena Bideoaren ikonoa
11 Belarra ebakitzeko makina Bideoaren ikonoa
12 Garia, garoa eta belarra ebakitzeko makina. Bideoaren ikonoa
13 Baso-garbitzen "itxuskixaz" Bideoaren ikonoa
14 Orbela, ardien azpietarako; ardi-satsa Bideoaren ikonoa
15 Lurra lantzea, noiz eta nola Bideoaren ikonoa
16 Ama, plazara Bideoaren ikonoa
17 Aita txerri-hiltzailea Bideoaren ikonoa
18 Txerri-hiltzea, aitagandik ikasia Bideoaren ikonoa
19 Esne-behi granja eta Lana kooperatiba Bideoaren ikonoa
20 Jatorduak Bideoaren ikonoa
21 Otea ebakitzea, auzolanean Bideoaren ikonoa
22 Auzoko bideak garbitzea Bideoaren ikonoa
23 Uzarragako eliza eta kanposatua Bideoaren ikonoa
24 Tratua eta bideko kontrolak Bideoaren ikonoa
25 Gerraostea: errazionamendua, kupoa eta miaketak Bideoaren ikonoa
26 Errotak zigilatu Bideoaren ikonoa
27 Auzoko errota, argindarra eta ura Bideoaren ikonoa
28 Auzoko abadea Bideoaren ikonoa
29 Aurreneko motozerra Bideoaren ikonoa
30 Aizpurutxoko erromeria Bideoaren ikonoa
31 Trena eta tren-istripua Bideoaren ikonoa
32 Inguruko tren-geltokiak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia