Ahotsak.eus proiekturako administrari bila

2016ko uzt. 21a, 15:42

Badihardugu Euskara Elkarteak administraria behar du proiektuan lan egiteko. Hasiera batean sei hilabeterako kontratua litzateke, luzatzeko aukerarekin. Interesatuta daudenek abuztuaren 26ra bitarteko epea dute eskaera bidaltzeko.

Badihardugu Euskara Elkarteak administrari moduan lan egiteko norbait behar du. Hortaz, administari ikasketak eginak izatea eta lanbide horretan esperientzia izatea baloratuko da.

Langileak honako betebeharrak izango ditu:

  • Elkarteko arlo administratiboaren ardura.
  • Elkarteko proiektuen inguruko txostengintza.
  • Elkarteko koordinazioa.

Lan-lekua finkoa izango da: Eibarko Otaola Hiribidean dagoen Markeskua Jauregian. Egun erdiko jarduna izango da.

Horrekin batera, ondorengoak beharko dira:

  • Euskara maila ona.
  • Euskalkiren baten ezagutza.
  • Informatika kontuetan eta batez ere interneten jantzia izatea.

Interesa dutenek ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal dezakete euren kurrikuluma abuztuaren 26a baino lehen.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia